Elektrifikazioa


KategoriakEkonomia

Elektrifikazioa jarduera, prozesu edo gailu baten energia-bektoretzat elektrizitatea hartzea da. Adibidez, XXI. mendearnen hasieran automobilak mugiarazteko erabiltzen diren bektore energetikoak petroliotik eratorriak dira, haien konbustioaren bitartez; automobilaren elektrifikazioa autoa elektrizitateaz mugiaraztea litzateke beraz. Garraioaren eta beste prozesu batzuen elektrifikazioa, energia fosilak baztertuz, deskarbonizaziorako ezinbesteko baldintza da. Hala eta guztiz ere, ohartarazi behar da elektrizitatea bektore energetikoa dela, eta lehen malako energia-iturri bat. Elektrizitatea bektore energetiko guztiz deskarbonizatua izateko, energia iturri berriztagarrietatik (hidraulikoa, eguzkia, geotermia, eolikoa, ...) sortua behar du izan; gaur egun ordea, ekoizten den elektrizitatearen zati handi bat energia fosiletatik (ikatz, fuel eta gas-zentralak, ...) eratortzen jarraitzen da.

199 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.