Konskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Greziar mitologian, Elektra Agamenon eta Klitemnestraren alaba da. Agamenon Troiatik itzuli zenean, Klitemnestrak eta bere maitale Egistok Agamenon hil zuten, Troiatik sari moduan ekarritako Kasandrarekin eta harekin izandako haurrekin batera. Elektra eta honen anaia Orestes salbu geratu ziren hilketaren ondoren. Urteak igarota, Elektrak eta Orestek aitaren hilketagatik mendekua hartu eta ama Klitemnestra eta horren maitale Egisto hil zituzten, kondairaren arabera.
Elektraren kondaira oinarritzat harturik, Sofoklesek eta Euripidesek Elektra izenburuko antzerki bana idatzi zuten, egun klasikotzat jotzen direnak.
Beste alde batetik, kondairan oinarrituta, psikoanalisian Elektraren konplexua izenekoa aztertu da, Ediporen konplexuaren parekoa, emakumeek haurtzaro txikian aitarenganako duten atxikimendua eta horrek amarekin duen harreman gatazkatsua izendatzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.