Elegiak


KategoriakLiteratura

Auhena, kexua, arrengura, atsekabea, oinazea, aienea dira elegia (antzinako grezierazko ἐλεγεία, elegeia, hitzetik, "hileta-kantua") deritzon olerki lirikoa da, lehenengo pertsonan, bereziki hurbila denaren heriotza deitoratzen duena. Hala ere, ohiko elegiek kontsolamenduz amaitzen dira, heriotza onartuz eta itxaropena piztuz olerkariaren bihotzean. Antzinako Grezian sortu ziren, baina orduan gaiaz gainera, metrika zuten ezaugarri nagusitzat, bertset elegiakoak direlakoekin, hexamnetro eta pentametro daktilikoak txandakatuz, eta hileta-oturuntzetan abesten ziren; Berpizkundetik aurrera, metrika propioa galdu, eta elegiak heriotzari eta saminezko beste gaiei loturiko konposiziotzat hartu da soilik.

Antzinako Grezian elegia bereziki landu zuten olerkariak Solon Atenasekoa (Greziako Zazpi jakintsuetako bat), Kalino Efesokoa, Tirteo, Mimnermo Kolfonekoa,  eta Megarako Teognis izan ziren. Erromatar elegiaren olerkariak izan ziren Kornelio Galo, Albio Tibulo, Propertzio, Ovidio eta Katulo izan ziren.

Euskal Literaturan elegia landu duen olerkari nagusia Pierre Topet "Etxahun" izan zen. Hona hemen bere elegietako bat:

Ürx'aphal bat badügü herrian trixterik,
Nigarrez ari düzü kaloian barnetik,
Bere lagün maitiaz beit'izan ützirik:
Kuntsola ezazie, ziek adixkidik.

Oi! ene izatia dolorez betherik!
Mündian ez ahal da ni bezañ trixterik,
Ni bezala maitiak traditü dianik,
Habil Amodiua, hürrün ene ganik.

Traditü zütüdala deitazüt erraiten;
Bata bezañ bestia biak akort ginen,
Ene bihotza düzü zuri bethi egonen:
Kitatü behar zütüt lotsaz etxekuen.

Oi ene traidoria zer düzü erraiten?
Elhe faltsü erraitez etzireia asetzen?
Ene flakü izanez zira prebalitzen,
Hortarik ageri'zü nunko seme ziren.

Maitia nahi zütüt segreki mintzatü,
Arrazuak dereitzüt nahi esplikatü;
Bihotz oroz züntüdan osoki maithatü:
Kitatü behar zütüt, hiltzera nuazü.

Thunba bat nahi dizüt lürpian ezarri,
Ene khorpitz trixtia gorde mündiari,
Ene ixter begiak ditian liberti:
Akort izanen zira zü ere haieki.

 

344 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.