Elefante zuria kostu gehiago etekinak baino, edo kostuak besterik ez eta etekinak besteentzat, dakartzan sari, negozio edo itxurazko mauka adierazteko metafora da, azkenean norberari kaltea besterik ez dakarkiona. Kondairaren arabera, Siamgo enperadoreak elefante zuriak oparitzen zizkien suntsitu nahi zituen menpekoei, haien mantenua ordaintzeko derrigortuta elefante zuriak azkenean zama jasanezina bilakatzen baitziren. Euskal Herrian, elefante zuritzat hatu dira XX. mendearen bukaeratik eraiki diren azpiegitura erraldoiak, hala nola Abiadura Handiko Trenaren sarea eta Donostiako Metroa, askoren ustez kostu itzelak eta etekin sozial eskasa ekartzen dituztenak.
Loturiko artikuluak
Zarata zuria[latexpage] Estatistikan, zarata zuria une orotan $\mu$ batezbesteko finkoa duen prozesu estokastikoa da, $\sigma^2$ bariantza finituarekin eta une ezberdinetako balioen artean korrelaziorik gabe. Formalki adierazita $X(t)$ prozesu estokastikoa…
Boto zuriaHauteskunde edo erreferendum batean, boto zuria inongo hautagai edo aukeraren alde ematen ez den botoa da. Alderdi edo hautagai guztien aurkakotzat nahiz beste hautagai edo alderdiekin identifikatzen den…
Lerro zuriaLerro zuria sukaldeko eta arropa garbitzeko elektrogailuei ematen zaien izen generikoa da, hala nola sukaldeak, hozkailuak, garbigailuak, lehorgailuak eta ke-erauzgailuak, besteak beste. Izena tradizionalki gailu horiek izan duten…