Elebitasun orekatua gizabanako batek bi hizkuntzatan hitz egin, ulertu, irakurri eta idazteko gaitasun handia duenean gertatzen den elebitasun egoera indibiduala da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, bilingüismo equilibrado.
Elebitasun goiztiarra hizkuntza jakin bat erabat barneratu gabe duelarik haurrak beste hizkuntza batean ikasten hasten denean gertatzen den egoera da. Elebitasun goiztiarrak hizkuntza-konpetentzian eta orokorrean ahalmen kognitiboen garapenean duen eraginari buruzko ebidentzia argirik ez dago; batzuek arlo jakin batzuetan abantailak hauteman badituzte ere, beste batzuek elebidun goiztiarrak diren haurrengan arazo eta gabezia kognitiboak aurkitu dituzte.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, bilingüismo temprano.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.