Bi hizkuntzetan jakin eta jarduteko gaitasun gisa, elebitasun indibiduala kontzeptu aski zabala da eta horren barruan maila eta kategoria desberdinak bereiz daitezke. Elebitasunaren sailkapen batek elebitasun emankorra edo produktiboa, alde batetik, eta elebitasun harkorra, bestetik, bereizten ditu. Elebitasun emankorra edo elebitasun produktiboa bi hizkuntzatan ulertu, mintzatu, irakurri eta idatzi egiten duen pertsonaren gaitasuna da; elebitasun harkorra, berriz, bi hizkuntzetan irakurri eta ulertu baino egiten ez duen pertsonari dagokio (ikus elebidun hartzailea edo pasiboa).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, bilingüismo productivo y bilingüismo receptivo.
Loturiko artikuluak
Elebitasun kentzaileaElebitasun kentzailea gertatzen da bigarren hizkuntza bat bereganatuta aurreko hizkuntza galtzen denean, konpetentziaren nahiz erabileraren aldetik. Egoera horretan dagoen hiztuna elebidun kentzailea dela esaten da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz,…
 
 
Elebitasun orekatuaElebitasun orekatua gizabanako batek bi hizkuntzatan hitz egin, ulertu, irakurri eta idazteko gaitasun handia duenean gertatzen den elebitasun egoera indibiduala da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, bilingüismo equilibrado.
 
 
Elebitasun gehitzaileaElebitasun gehitzailea edo elebitasun gehigarria gertatzen dela esaten da hiztun batek bigarren hizkuntza ikasi eta bereganatutakoan aurretik zekien eta erabiltzen zuen hizkuntza galtzen ez duenean. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz,…