Elebakartasuna gertatzen da komunitate edo gizarte esparru batean hizkuntza bakarra erabiltzen denean edota bertako kideak hiztun elebakarrak direnean, hizkuntza bakar bat ulertu eta hitz egiten dutenean alegia. Elebakartasuna…
Elebitasuna, zehatzago banakako elebitasuna edo elebitasun indibiduala, hiztunek bi hizkuntza aldizka eta era orekatuan, hots gaitasun berdintsuarekin, erabiltzen duteneko egoera da. Elebitasunez komunikatzen diren hiztunak pertsona elebidunak direla esaten da. Elebitasun orekatu horretaz aparte, bereizi egiten dira baita ere elebitasun produktiboa (pertsonak gai direnean bi hizkuntzetan aritzeko) eta elebitasun funtzionala (pertsonek bi hizkuntzak erabili egiten dituztenean). Elebitasun orekatua ez dagoenean, elebitasuna harkorra (pertsona ulertzeko gauza baino ez denean) eta ez-arina ere bereizten dira. Elebitasuna hiztun bakar bati buruzkoa izan daiteke, zein eskualde bateko hiztun talde bati buruzkoa. Horrela, elebitasunak bi alderdi ditu: soziala eta indibiduala; eta beraz, hizkuntzalaritzaren arlo ezberdinetatik azter daiteke, hala nola psikolinguistikatik arlo indibidualari dagokionean, eta soziolinguistikatik arlo sozialari dagokionean. Bi hizkuntza baino gehiago erabiltzen direnean berriz, eleaniztasuna dagoela esaten da, eta subjektuak eleaniztunak direla.
Elebitasunerako baldintza gisa bi hizkuntzak era orekatuan erabili ahal izatea ezartzen bada ere, elebitasun maila zenbait bereizten dira: elebitasun funtzionalean, hiztuna bi hizkuntzetan komunikatzeko gai da, besterik gabe; elebitasun produktiboan, hiztuna bi hizkuntzetan hitz egin, irakurri, idatzi eta ulertzeko gai da; elebitasun errezeptiboan berriz, hiztuna bere lehen hizkuntza ez den horretan ulertzeko gai da gehienbat. Elebitasuna ezaugarri jarraitutzat harturik, elebitasun hasiberria, arina eta oso arina bereiz daitezke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, bilingualism; gaztelaniaz, bilingüismo.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.