Jatorrian, epika, genero epikoa ere deitua (antzinako grezierazko ἔπος, épos , hitzetik, literalki « hitza »), heroiak eta haren ekintzak goresten dituzten narrazioak dira. Bestelako gaiak, hala nola mitoak, kondairak…
Literaturan, eleberria fikziozko narrazioa da, ipuina baino luzeagoa, eta prosan egindakoa. Batzuen arabera, genero literario gorena da, narrazio konplexuak, eduki nahiz forma sakonekin, erregistro eta estilo desberdinetan (narrazio hutsa, elkarrizketa, deskribapenak, ...), sortzeko aukera ematen duelako. Bi joera nabarmendu dira eleberria baloratzean: joera formalistan formari, estiloari eta estetikari, ematen zaio lehentasuna; joera soziologistaren arabera berriz, edukia, kontatzen dena, da garrantzitsuena. Batzuen arabera, eleberria aro modernoaren literatura-genero esanguratsuena da, antzinaroan epopeia izan zen bezala. Bietan ordea, bada ardatz bat eleberri guztiak hasieratik amaierara zeharkatzen dituena: pertsonaia. Edo pertsonaiak, badirelako baita ere eleberri familiarrak eta are eta zabalagoak, pertsonaia askorekin. Gaiei dagokionez, eleberriak esperientziak kontatzen dituela esan daiteke, pertsonaia baten eskutik, arketipo izaten dena (heroi nahiz antiheroi izan daiteke, adibidez); esperientzia horiek denetarikoak dira: probak (abentura bat, adibidez), bizitzaren narrazioa, idilioa, ...
Historikoki, Antzinako Grezian sortu zen eleberria: Xenofonteren Anabasia har daiteke lehenengo eleberritzat. Bibliako Joben liburua ere, garai beretsuan, lehen eleberrietakotzat hartu izan da. Edonola ere, lehen eleberri modernoa Cervantes-en On Kixote Mantxakoa dela irizten da orokorrean: eleberri horretan agertzen zaigu lehen aldiz pertsonai bat bere osotasunean, autonomoa eta munduaren ikuspegi berezi batekin, bere esperientziak kontatzen, ametsak eta etsipenak, ilusioak eta desilusioak.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.