Eleberri beltza


KategoriakLiteratura

Eleberri beltza delitu edo krimen bat oinarritzat harturik, krimenaren inguruko pertsonaien erretratu konplexua egiten duen eleberri generoa da, haien nortasun nahasiak eta haien arteko harreman gatazkatsuak irudikatzen dituena, giro hits eta iluna osatuz. Biolentziaren deskribapen gogor eta gordinak ere ohikoak dira eleberri beltzean. Polizia-eleberrian ez bezala, non krimena argitzea den helburu nagusia, poliziaren edo dena delakoaren ikuspuntutik,  eleberri beltzean kriminala izaten baita protagonista (bakan batzuetan polizia ere izan daitekeen arren). Estatu Batuetan garatu zen generoa da, bereziki Depresio Handian garatu zen krimen giroan, eta Carroll John Daly, Raymond Chandler, Patricia Highsmith eta Dashiell Hammett izan dira han generoaren ordezkari nagusienak. Gerora mundu osora zabaldu den generoa da, literaturatik zinemara eta komikira ere zabaldu dena.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, novela negra.

210 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.