Erromako Ituna Mendebaldeko Alemania, Frantzia, Belgika, Herbereak, Luxemburgo eta Italiako estatuek 1957an sinaturiko nazioarteko itun edo hitzarmena izan zen, Europako Ekonomia Erkidegoari sorrera eman ziona, herrialde horien arteko…
Espainiako historian, El Pardoko ituna, 1885ean, Alfontso XII.a hil baino lehentxeago, Canovas del Castilloren eta Sagastaren artean ustez egindako hitzarmena izan zen. Bi politikari horiek Borboien Berrezarpeneko bi alderdi politiko garrantzitsuenetako liderrak ziren, kontserbadoreen eta liberaleen aldetik hurrenez hurren. Itunaren xedea erregearen heriotzak eragin zezakeen ezegonkortasunaren aurrean indarrean zegoen erregimen politikoa onartu eta agintean bi indar politikoen arteko txandakatze politikoa bermatzea izan zen, jada indarrean zegoen turnismoaren sistemaren bitartez, karlismoaren eta errepublikanismoaren indar antisistemen aurrean. Hala, erregea hil ondoren, Maria Cristina Habsburgokoaren erregeordetza-aldian, turnismoa ziurtatu eta Errestaurazio Borbonikoaren sistema indartu egin zuen, 1923an Primo de Riveraren diktadura indarrean sartu zen arte,
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.