Exegesia testu baten analisia eta interpretazioa da, bereziki testu bibliko eta erlijiosoei buruz, ikuspuntu historiko, literario eta teologiko batetik. Exegesia egiten dutenak exegetak dira. Ikerketa exegetikoa ezinbestekoa da…

Ekumenismoa (antzinako grezierakzo oikoumenē “bizitzeko lurra”, eta oikos "etxea" hitzetatik) kristau elizen batasunaren eta lankidetzaren aldeko jarrera eta mugimendua da, eliza horien aniztasuna ezetsi gabe. XX. mendearen hasieratik garatutako mugimendua izan da, hasira batean eliza protestanteen eskutik bereziki. Eliza Katolikotik, ordea, Pio XI.a mugimenduaren aurka azaldu zen entziklika batean eta orokorrean jarrera esezeptikoa nagusitu zen, harik eta 1964an Juan XXIII.ak Unitatis redintegratio ekumenismoaren aldeko dekretua plazaratu zuen arte, Vatikano II. Kontzilioak zabaldu zuen Eliza Katolikoaren mundurako irekierari jarraiki.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.