Ekozidioa toki jakin batean ingurumenari pertsona, talde edo erakunde batek eragindako kalte larria da. Deforestazio masiboak, isurketa toxikoak, zabor pilaketak, animalia heriotzak jasotzen ditu besteak beste, maiz herritarren artean eragindako osasun arazo eta kalte ekonomikoekin batera. Oraingoz ekozidioa ez da nazioarteko krimentzat hartzen nazioarteko zuzenbidean, genozidioa, gizateriaren aurkako krimenak, gerra krimenak ez bezala. Hala ere, XXI. mendetik proposamen sendo eta tinkoak daude ekozidioa zerrenda horretara biltzeko, ekozidio krimenaren ezaugarriak zehaztuz, hala nola eragindako kaltea gizakiak eragindakoa izatea, zabalera handia hartzea eta iraunkorra izatea. Hala ere, beste nazioarteko krimenen aldean, ekozidioaren kontsiderazioan elitzateke beharrezkoa izango intentzionaltasuna: eragindako kaltea nahita nahiz nahi gabe eragindakoa izanik hartuko litzateke ekozidiotzat.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Atzeraeragina (zuzenbidea)Zuzenbidean, ekintza juridiko bat atzeraeraginezkoa dela esaten da iraganean efektuak sorrarazten dituenean. Adibidez, autobusean txartelik gabe bidaiatzeari zigorra kentzen dion legea atzeraeraginezkoa da, iraganean txartelik gabe joan eta…
Ondasuna (zuzenbidea)Zuzenbidean, ondasuna pertsona edo estatuaren aldetik jabetu daitekeen edonolako gauza da, jabetza-eskubideari atxikitzen zaiona, eta ildo horretatik zuzenbideak babesten duena.
Deforestazioa (basogabetzea, baso-soiltzea)Deforestazioa, basogabetzea, baso-soiltzea edo basoen soiltzea baso edo oihan eremuak basorik eta zuhaitzik gabeko eremu bihurtzea da, basoen ustiapenaren ondorioz edota eremu horiek nekazaritza, abeltzaintza, industria edo hiri-eremu…