Ekosofia gizakiaren eta naturaren arteko harmonia eta batasuna, arlo ekonomiko, etiko eta espiritualean, aldezten duen pentsaera da, antropozentrismoaren eta desarroilismo ekonomikoaren aurkakoas da, naturaren ustiapen eta espoliazio oro baztertuz. Horretarako, giza kontzientziaren aldaketa sakonaz gainera, naturarekiko dugun harremana bere konplexutasun osoan aztertuko lukeen paradigma zientifiko baten garapenaren beharra poposatzen da. Labur esanda, ekosofia ekologia sakonaren garapen teoriko, etiko eta filosofikoa litzateke. Ekosofia terminoa Arne Næss (1912-2009) norvegiar filosofak plazaratu zuen lehen aldiz 1973an. Felix Guattarren arabera (1930-1992), ekosofia ekologia taxutu egingo lukeen pentsamendua litzateke, ingurumenaren, erlazio sozioekonomikoen eta subjektibitatearen ardatzen bitartez.
Loturiko artikuluak
Ustiapena (ustiaketa, esplotazioa)Agian, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategia bilatzen ari zinen. Ustiaketa, ustiapen edo esplotazio ekonomikoa baliabide naturaletan oinarriturako jarduera ekonomikoa da, jarduera horietatik lehengaiak eskuratu eta prozesatzeko helburuarekin. Meatzaritza, arrantza, nekazaritza,…
Ekologia soziala (gizarte ekologia)Ekologia soziala edo gizarte ekologia ingurumenaren arazoen iturria gizartean dauden egitura eta harreman sozioekonomikoen emaitza direla (hala nola hierarkia, dominazio eta desberdintasun sozialen ondoriozkoak) baieztatzen duen ekologia politikoaren…
Ekologia sakona eta azaleko ekologiaEkologia sakona naturari berezko balioak aitortu egiten dizkion ikuspuntu filosofikoa da, gizakien beharrizan eta nahietatik haraindi. Ildo horretatik, Mendebaldeko gizarte industriala zorrotz kritikatzen du, edonola ere gizakiaren ikuspuntutik…