Ekonomia plangintzatua, ekonomia planifikatua edo ekonomia zentralizatua, erabaki ekonomikoak, bereziki baliabideen esleipena, modu zentralizatu batean, estatuaren eskutik alegia, egiten duen sistema ekonomikoa da, merkatuari eta eragile partikular eta pribatuen ekimenari lekurik utzi gabe. Beraz, ekonomia plangintzatua merkatu-ekonomiaren aurkako eredua da, merkatu-ekonomian merkatua baita ekonomia erregulatzen duena. Ekonomia plangintzatua esfera komunista eta sozialistako herrialdeen eredu ekonomikoa izan zen XX. mendean zehar, haietan nagusiena Sobietar Batasuna izanik. Egun, XXi. mendearen hasieran, gutxi dira ekonomia plangitzatuaren ereduari zorrotz eta estu jarraitzen dioten herrialde bakarrak Kuba eta Ipar Korea dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, planned economy; gaztelaniaz, economía planificada.
Loturiko artikuluak
Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboaEkonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…