Ekonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
GizapediaEkonofisika ekonomiako sistema konplexuen bilakaera, haien bilakaera ez-lineala eta estokastikoa denean, aztertzen duen ekonomiaren adarra da, fisikan erabili ohi diren modeloak eta tresna matematikoak baliatzen dituena. Bereziki finantza aktiboen prezioen bilakaera konplexua aztertu eta aurresateko erabiltzen da, hala nola akzioak, bonoak eta deribatuak. Hain zuzen ere, 1968tik Black eta Scholes ekonomilariek deribatuen prezioei buruz garatutako modeloa izan zen ekonofisikaren abiapuntua. Geroztik diziplina nabarmen garatu eta erabili da, besteak beste datu ekonomiko zehatzen bilketa sistematikoak eta datuak prozesatzeko tresna informatikoak lagunduta.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.