Ekologia sakona eta azaleko ekologia


KategoriakEkologia

Ekologia sakona naturari berezko balioak aitortu egiten dizkion ikuspuntu filosofikoa da, gizakien beharrizan eta nahietatik haraindi. Ildo horretatik, Mendebaldeko gizarte industriala zorrotz kritikatzen du, edonola ere gizakiaren ikuspuntutik garatutako mundu ikuskera delako, eta horrela ingurumen arazoak konpontzeko ikuspuntu erreformista gaitzesten du, antropozentrismotik eratorritakoa denez, eta Mendebaldeko zibilizazioaren norabide guztiz berria aldarrikatzen du. Ekologia sakonaren terminoaren sorrera Arne Naess norvegiar filosofoari zor zaio 1973 urtean ingelesez idatziriko "Azalekoa eta sakona" (‘‘The Shallow and the Deep’’) artikuluan.

Azaleko ekologia ordea, gizakien osasunari eta ekonomiari eragiten dioten neurrian kutsadura eta baliabideen agortze eta beste ingurumen-arazoetarako irtenbideak bilatzen saiatzen den kontserbazio-estrategien multzoa da; esango genuke, azaleko ekologian ekologiarekiko kezka arina dela, eta zirkunstantziala, gizakiei arazoak ekartzen dizkionean soilik jartzen delako indarrean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, deep ecology and shallow ecology; gazteleraz, ecología profunda y ecología superficial.

Ikus, gainera

Erreferentziak

256 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.