Ekoizpen potentziala


KategoriakEkonomia

Ekonomian, ekoizpen potentziala edo Barne produktu Gordin naturala ekonomia batean lor daitekeen ekoizpen maila maximoa da, eskura dauden ekoizpen-faktoreak modu efizientean erabiliz eta egungo teknologia eta ezagutzak aintzat harturik. Teoria ekonomikoaren aldetik, ekoizpen potentziala ekoizpen ahalbideen mugako puntu bat da.

Ekoizpen efektibo edo erreala ekoizpen potentzialetik behera dago beti, ekoizpen prozesuetan eta ekonomiaren baliabideen esleipenean dauden akatsengatik. Ekoizpen potentzialaren eta ekoizpen efektiboaren arteko aldeari ekoizpen-arraila edo ekoizpen-arrakala (ingelesez, output gap) deitzen zaio. Langabezia ekoizpen potentzialera iristea eragozten duen faktore nagusia da.

Ikus, gainera

176 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.