Ekoizpen-bolumena, produkzio-bolumena edo bolumen produktiboa enpresa edo lantegi batean produkzioa da, aldi jakin batean. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena

Ekoizpen-bideak edo ekoizpen-bitartekoak bereziki teoria marxistan erabiltzen den kategoria da, eta ekoizpena aurrera eramateko beharrezkoak diren materialak eta ondasunak biltzen dituena, kapital fisikoa alegia. Ekoizpen-bideei lan-indarra eta finantza-baliabideak gehitzen zaizkionean, ekoizpen-indarrak direlakoak sortzen dira.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, means of production; gaztelaniaz, medios de producción.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.