Ekoizpen-ahalmena edo ekoizteko ahalmena enpresa edo lantegi batean hel daitekeen ekoizpen-bolumen maximoa da, uneko ekoizpen-faktoreak eta baliabideak kontuan harturik. Bi eratara kalkula daiteke:
- ahalmen maximo teorikoa, diseinuzko ahalmena ere deitua, baliabideak era eraginkorrenean erabiliz eta lan-denbora osoan lan eginez;
- ahalmen normal, efektibo edo praktikoa, espero den ahalmena, baliabideen erabilera normala aurreikusiz.1
Ekoizpen-ahalmenak agregatuz edo bateratuz, sektore ekonomiko bateko ekoizpen-ahalmen totala jakin daiteke.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Jarduera-mailaEnpresa, lantegi edo ekoizpen-unitate batean, jarduera-maila ekoizpen-bolumenaren eta ekoizpen-ahalmenaren arteko erlazio edo zatiketa da, aldi jakin baterako eta unitate berdinetan:[latexpage] Adibidez, ekoizpen-ahalmena aldi jakin baterako 10 tona…
Ekoizpen-bolumenaEkoizpen-bolumena, produkzio-bolumena edo bolumen produktiboa enpresa edo lantegi batean produkzioa da, aldi jakin batean. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena
Ekoizpen-ahalmen geldiaEkoizpen-ahalmen geldia erabili edo gauzatzen ez den ekoizpen-ahalmena da, ekoitzi zitekeen baina azkenean ekoitzi ez den ekoizpen-bolumena. Adibidez, ekoizpen-ahalmena 10 tonakoa bada hilean, eta hilabete batean ekoizpen-bolumena 8…