Ekofeminismoa emakumeen eta naturaren dominazioa erabat loturik daudela baieztatu eta naturaren eta emakumearen baterako askapena aldarrikatzen duena. Horrela, ekologiaren eta feminismoaren erreibindikazioak uztartuz eta lotuz, borroka bakar, komun eta partekatutzat hartzen ekofeministek dominazio horietatik askatzea. Ekofeminismoa ez zen sortu mugimendu bateratu moduan, eta hainbat ekarpen bilduz eratzen joan zen. Ekofeminismo terminoaren lehen erabilera Françoise d'Eaubonne idazle eta feministari zor zaio 1974 urtean, Le féminisme ou la mort  bere liburuan. Horren aurrekariak zaharragoak dira, ordea; hain zuzen, 1952 urtean Simone de Beauvoir idazleak patriarkatuaren logikan emakumea zein natura beste baten gisara agertzen direla baieztatu zuen. Orobat, ekofeminismotik zientzia modernoaren garapena naturaren irudikapen femeninoak indartu duela aipatu da, emakumearen zapalkuntzak zientzia-gizonek natura ere bortxatzea ekarri duela. Hala ere, ekofeminismoa 1970eko eta 1980ko hamarkadetan garatu da bereziki, hainbat ikuspuntu eta jarreratik, ordea, mugimendu bateratua izatera heldu gabe. Batzuen arabera, feminismoaren hirugarren olatua litzateke, emakumeen berdintasun legala aldarrikatzen duen lehen olatuaren eta sexualitate, ugalketa eta familiako egoera gainditzea bilatzen duen bigarren olatuaren ondoren; besteen arabera, berriz, ekologia sakonarekin ditu lotura argiagoak.
Ikus, gainera
 
 
Loturiko artikuluak
- 
Patriarkatua eta gizarte patriarkala- Soziologian, patriarkatua, gizarte patriarkala edo gizarte-sistema patriarkala ere deitua, gizonak emakumea menderatu egiten duen familia-eredu eta sistema soziala da, non gizonak emakumea bere interesetarako erabili, kontrolatu eta zapaldu… 
 
- 
Misoginia eta misoginoak- Misoginia (antzinako grezierazko miseo, "gorroto" eta gyne, "emakume", hitzetatik. emakumeenganako gorroto, ezinikusi eta mespretxua da, bereziki gizonek indibidualki sentitzen dutena. Badira pertsonaia maskulino historikoak misoginoak izateagatik nabarmendu direnak, hala… 
 
- 
Ziberfeminismoa- Ziberfeminismoa Internet genero-borrokarako gune gisa bultzatzen duen mugimendua da, feminismoaren baitan, bereziki Internet parte hartze horizontalerako eskaintzen dituen aukerak profitatuz. 1990 hamarkadan sortu zen, zehatzago Australiako VNS Matrix…