Egonkortasun ekonomikoa edo egonkortasun makroekonomikoa herrialde edo eskualde bateko aldagai makroekonomiko nagusiak gorabehera handirik gabe bilakatu eta elkarren artean orekan daudenean gertatzen den egoera da. Hain zuzen ere,…
Ekitaldi ekonomikoa enpresaren helburu ekonomikoak garatu, burutu eta kontrolatzeko ezartzen den epea da. Ekitaldi kontablea edo kontabilitate-ekitaldia berriz, ondoz ondoko balantzeen artean dagoen denbora da, non enpresaren jarduera ekonomiko eta finantzarioa jasotzen den, ziklo kontable batean zehar, kontabilitatea irekitzen denetik itxi arte. Orokorrean bi ekitaldiak bat datoz, askotan sinonimotzat hartzen dira, kontabilitatearen helburua finean kudeaketa egokirako informazioa jasotzea denez. Horrela, ekitaldi ekonomiko eta kontableak urtebetekoak izaten dira, urtarrilaren 1ean hasita eta abenduaren 31an bukatuz. Ekitaldiaren amaiera datak garrantsitsuak dira guztiz, bereziki bazkide eta inbertitzaileei informazioa zabaltzeko epeei buruz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.