Agian ekintza-guneak meteorologian bilatzen ari zinen.
Antropologian, ekintza-guneak pertsona eta taldeek sortzen dituzten espazioak dira, espazio fisiko eta geografikoak bereganatuz eta euren behar eta nahietara moldatuz. Horren inplikazio zuzena espazioaren kontzeptualizazio berria da, espazioaren kontzeptu objektiboa subjektibizatuz, azterketarako epistemologia antropologiko berria eskatzen duena, espazioaren geografiatik haratagokoa.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, espacios de acción.
Loturiko artikuluak
Depresioak (meteorologia)Depresioa adiera geologikoan bilatzen ari bazara, ikus: Sakonuneak. Meteorologian, depresioak edo borraskak behe presioko ekintza-guneak dira, presio atmosferiko txiki horrexegatik eguraldi ezegonkorra eragiten dutenak, euritsu eta haize bortitzarekin,…
Ekintza-guneak (meteorologia, eguraldia)Agian, ekintza-gunea antropologian bilatzen ari zinen. Meteorologian, ekintza-guneak, ekintza-zentroak edo akzio-zentroak presio atmosferiko baxuko eta presio atmosferiko altuko gune zabalak dira, ehunka edo milaka kilometrokoak, tokiko eta uneko…
Antropologia fisikoaAntropologia fisikoa gizakia animalia moduan ikertzen duen antropologiaren arloa da, bereziki gizakiaren ezaugarri fisikoen eboluzioa eta gizakien arteko arraza-desberdintasunak.