Eidetiko hitzak erabilera zenbait ditu:
- psikologian, oroimen eidetikoa edo oroimen fotografikoa zerbait ikusi eta gutxira, ikusitakoaren xehetasun guztiak ikusteko ahalmena da;
- filosofian, eidetiko izenondoa gauzen esentziari dagokiona izendatzeko erabiltzen da. Platonentzat eidetikoa gauzen kontenplazio hutsean azaltzen dena da, Artistotelesentzat eidetikoa substantziarekin identifikatu zuen eta Edmund Husserl-entzat fenomenologia zientzia eidetikoa zen, gauzen esentziaren zientzia.
Loturiko artikuluak
ExenplarismoaExenplarismoa edo ejenplarismoa Platonen ideiak gauza guztien eredu edo arketipo direla baieztatzen duen teoria filosofikoa da. Agustin Hiponakoak bereziki garatu zuen teoria hori, Jainkoaren baitan dauden ideia horietatik,…
Demiurgoa eta demiurgikoaPlatonen filosofian, demiurgoa (antzinako grezierazko δημιουργός, dēmiourgós, hitzetik; literalki euskaraz "artisau") kosmosa sortu zuen indar edo adimen ordenatzailea da. Demiurgikoa unibertso edo mundu bat sortu edo sortu nahi duen…
Fenomenologia, fenomenologikoaFenomenologia XX. mendearen hasieran Edmund Husserl filosofoak abiarazitako mugimendu eta disziplina filosofikoa da, fenomenoak (objektuak, gertakariak, ...) norberaren esperientzia kontzientetik aztertzen dituena, aurreiritzi eta aurrekari kontzeptual guztiak baztertuz,…