Egur ikatza


KategoriakHistoria

Egur ikatza egiteko txondorra.

Egur ikatza egurra tenperatura altuetan eta inguruneko oxigeno gutxirekin berotzean, erretzera heldu gabe, sortzen den erregaia da, hezetasuna eta osagai organiko lurrunkorrak desagerraraziz. Egur naturala baino berotze-ahalmen handiagoa du. Egur ikatza ekoitzeko prozesu fisikoaren izen zehatza pirolisia da. Egur ikatzaren ekoizpena jarduera tradizionala izan da Euskal Herriko hainbat eskualdeetan, ikazkinen eskutik, pago, haritz eta gaztainondoko egurra txondor izeneko egitura biribiletan pilatuz eta horri barrutik su emanez.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, carbón vegetal.

Ikus, gainera

193 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.