Egoitza nagusia enpresa edo bestelako erakunde bateko zuzendaritza nagusia eta beste funtzio garrantsitsuak biltzen dituen tokia da, bulego multzo moduan diseinatua eta maiz enpresako lantegitik bereizia. Beste hizkuntzetan:…
Egunkari Liburua, Eguneroko Liburua edo besterik gabe Egunkaria eta Egunerokoa ere deituak, enpresa bateko egitate ekonomikoak (salmentak, erosketak, ordainketak eta abar) idazpenen bitartez egunez egun eta banan-banan jaso egiten dituen kontabilitate liburua da. Idazpen horiek orokorrean egitate ekonomikoak eragiten dituen bi kontu-sailak barnehartzen dituzte, egitate ekonomikoaren kausa eta efektua; adibidez, 200 euroko altzariak eskudirutan erostean, idazpen hau idatziko litzateke Egunkarian:
200 Altzariak ________ Kutxa 200
Idazpen horiek Liburu Nagusia eratzeko erabiltzen dira ondoren.
Espainiako Merkataritza Kodearen arabera, Egunkaria merkataritza sozietate orok derrigorrez eduki eta eraman beharreko liburua da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.