Eguneratze-tasa (finantzak)


KategoriakEnpresa

Ekonomian, eguneratze-tasa etorkizuneko diru-fluxuak balioa eguneratuta gaur egunera ekartzeko behar den deskontu-tasa da. Bereziki inbertsio-proiektuen ebaluazioan erabiltzen da, proiektuak dakartzan ordainketak eta kobrantzak, labur kutxa-fluxuak eguneratu edo gaurkotzeko; kasu horretan, eguneratze-tasa kalkulatzeko kapitalari eskatzen zaion errentagarritasun minimoa, kapitalaren saritze-tasa alegia, inflazio-tasarekin bidertu behar da era honetan, bien baterako efektua kontuan hartzeko (e: eguneratze-tasa, k: kapitalaren kostua, i: inflazio-tasa):

(1+e)=(1+k)(1+i)

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, tasa de actualización.

155 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.