Egozpen pertsonala (zuzenbidea)


KategoriakZuzenbidea

Egozpen pertsonala zuzenbidearen aurkako egitate edo ekintza bat subjektu jakin baten jokabide dolozko edo zuhurtziagabetasunaren ondorioa dela ezartzen duen judizioa da, eta beraz, erruduntasuna deklaratzeko ezinbestekoa. Horrela, egozpen objektibotik bereizten da, non erruduntasuna baino, egitatea edo ekintza zergatik den bidegabea edo zuzenbidearen aurkakoa ezartzen den inor seinalatu gabe. Dena den, egozpen objektiboa egozpen pertsonala deklaratzeko ezinbesteko elementua dela nabarmendu behar da, baina egozpen pertsonala haratago doa eta erruduna ere seinalatzen du.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, imputación personal.

170 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.