Egozpen pertsonala zuzenbidearen aurkako egitate edo ekintza bat subjektu jakin baten jokabide dolozko edo zuhurtziagabetasunaren ondorioa dela ezartzen duen judizioa da, eta beraz, erruduntasuna deklaratzeko ezinbestekoa. Horrela, egozpen…
Kostuen kontabilitatean, egozpen arrazionala unitateko kostua kalkulatzeko sistema bat da, produktu-unitate bakoitzari kostu aldakorrak nahiz kostu finkoak gehitzen dizkiona. Kostu finko guztiak, ordea, ez dira barneratzen: ekoizpen-jarduera errealak jarduera potentzialarekin duen proportzioaren arabera baino ez dira gehitzen kostu finko horiek. Modu horretan, unitateko kostua ez da aldatzen asko edo gutxi ekoitzita eta ondorioz beti balio konstante bat hartzen du. Kostu-egitura hau bereziki interesgarria da, "zerra-hortz" edo ekoizpen-gorabehera handiak dituzten enpresetan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, imputación racional.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.