Egiturazko pobrezia, pobrezia estrukturala, pobrezia kronikoa edo pobrezia kroonifikatua gizartean dauden kondizio ekonomiko eta sozialek iraunarazten duten epe luzeko pobrezia egoera da. Egiturazko pobrezia pobrezia-poltsa direlakoetan biltzen da, hots, azpiegitura eta gizarte-zerbitzu oinarrizkoenak ez dituzten auzo eta guneetan, non esklusio eta bazterketa arazoak ere ohikoak diren.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pobreza estructural, pobreza crónica.
Loturiko artikuluak
Egiturazko doikuntzakEgiturazko doikuntzak desoreka nabarmenak dituen ekonomia batean oreka eta egonkortasun egoerara ekartzeko burut beharreko politika ekonomikoak dira, gehienetan austeritatearekin eta liberalizazioarekin loturik, efizientzia ekonomikoa gehitze aldera. Beste hizkuntzetan:…
Egiturazko aldaketaEkonomian, egiturazko aldaketak sistema ekonomikoaren ezaugarrietan eta horren funtzionamenduan gertatzen diren aldaketa sakonak dira, sistema ekonomikoaren osagaiak, haien erlazioak eta bestelako faktore nagusiak eragiten dituztenak eta gehienetan epe…
Mantentze-pobrezia eta metatze-pobreziaMantentze-pobrezia diru-sarrera nahikoak ez izateagatik epe laburrean eta aldi berean modu iraunkorrean oinarrizko beharrak (janaria, jantziak eta zapatak, etxebizitza) asetzeko ezintasuna da. Oinarrizko beharrak batere asetzen ez direnean,…