Egitate zergagarria, zerga-egitatea edo zergapeko egitatea zerga ordaintzeko obligazioa sorrarazten duen egitate juridikoa da. Dena den, horrela izan dadin, zergapeko egitateak baldintza hauek bete behar ditu: legez ezarritakoa izan behar da, zehatza izan behar da, subjektuak ahalmen ekonomikoa duela erakutsi behar du (zerbait irabazi duela, edo kontsumitu duela), eta eskuduntza duen agintearen eremukoa izan behar da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, taxable event, chargeable event; gaztelaniaz, hecho imponible.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Egitate juridikoakZuzenbidean, egitate juridikoak ondorio juridikoak eragiten dituen edonolako gertakaria, izan naturala izan gizatiarra. Adibidez, egitate juridiko naturalak dira hondamendi bat (kalteordaina jasotzeko eskubidea dakarrenean) eta jaiotza bat (pertsona…
Egitate sozialakEgitate soziala edo gizarte egitatea gizabanakoek pentsatu, sentitu eta jokatzeko duten modu indibiduala, baina aldi berean berezko existentzia dutenak gizanabanakoarengandik at, horiek baino lehenagokoak eta haiekiko independenteak baitira. Emile…
Salbuespena (zergak)Zerga-salbuespena zerga jakin bat ordaintzeko obligazioa ordaintzeko efekturik gabe uztea da. Zerga-salbuespenak egitate zergagarritik kanpo geratzeagatik, egitate zergagarria sortu baino ondorengo ordainketa egin behar izateagatik edota ordainduta ere…