Zuzenbidean, eginbide judizialak edo diligentzia judizialak, batzuetan besterik gabe eginbideak deituak, epaile, letradu edo epaitegiko funtzionari batek prozesu judizial bati buruz burutzen dituen egintzak dira, prozesurako interesekoak direnak eta agiri bitartez behar bezala jasotakoak, hala nola jakinarazpenak (zitazio bat), betearazpenak (bahimendu baten betearazpena) eta instrukzioak (adituen txosten baten onarpena).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, legal proceedings.
Loturiko artikuluak
Prefetak eta suprefetakFrantziako estatuan, prefeta (frantsesez, prefect) estatuaren ordezkari gorena da departamenduan, barne administrazioa eta segurtasuna zuzendu eta kudeatzen dituena. Bere mendean dauden zerbitzuek eta kidegoek prefetura osatzen dute. Halaber,…
Motibazio edo arrazoitze juridikoaMotibazio juridikoa edo arrazoitze juridikoa epaia justifikatzen duten arrazoi eta argudioen multzoa da, beharrezkoa dena epaituaren babesa eta eskubideak bermatu eta epaia bidezkoa izan dela ziurtatzeko. Botere judizialaren…
Intromisioa edo intrusioa (zuzenbidea)Zuzenbidean, intromisioa edo intrusioa beste baten intimitatean eta bizitza pribatuan sartzea da, haren edo justiziaren baimenik gabe; bestela esanda, intimitatearen eta ohorearen urraketa dakarren ekintza da. Hala nola,…