Intuizionismo etikoak jokabide zuzenak eta okerrak zeintzuk diren agerikoak direla, intuizioz ulertu eta justifikaturik daudela, eta beraz argudiaketarik behar ez dutela, baieztatzen duen ikuspegia da. XVIII. mendetik XX.…

Eginbehar edo betebehar etikoa pertsona edo erakunde batek bere jokabidean jarraitu behar dituen erregelak dira, orokorrean jokabide hutsari erreparatuz eta horien ondorioei erreparatu gabe. Labur esanda, eginbehar etikoa ona den jokabidea da, ona delako egin beharrekoa, zein txarra den eta beraz egin behar ez den jokabidea. Adibidez, "ez da inor hil behar" eginbehar etikoa da, ez baititu inongo kasutan erregelaren ondorioei erreparatzen, adibidez, hiltzaile bat ez hiltzeak ekar ditzakeen heriotzen kasuan. Eginbehar edo betebehar etikoetan oinarritzen den etika deontologikoa dela esaten da, antzinako grezierako deon hitzak "eginbeharra" adierazten duelarik.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.