Egeo itsasoa


KategoriakGeografia

Kredituak: Future Perfect at Sunrise -Commons

Egeo itsasoa (latinez, Mare Aegaeum) Mediterraneoko itsasoko ekialdean kokatzen den barne itsasoa da, Greziako eta Turkiako kostaldeen artean, eta iparraldean Dardaneloen itsasartetik hegoaldeko Rodas eta Kreta uharteak eta Peloponesoko eskualdera zabaltzen dena, gutxi gorabehera 600km iparretik hegora  eta 400km mendebaldetik ekialdera hartuz. Bere barnean uharte ugari dituen itsasoa, gehienak Esporadak, Dodekaneso, Saroniko eta Zikladeak artxipelagoetan bildurik eta uharte handiena Kreta uhartea izanik, hegoaldetik itsasoa mugatzen duena; uharte gehienak Greziakoak dira, Turkiako kostaldetik gertu daudenak ezik. Antzinaroan, Egeo itsasoa antzinako zibilizazio minoiko eta mizenikoen erdigunea izan zen, eta bere kostaldean Antzinako Grezia osatuko zuten merkataritza-hiriak garatu ziren, hala nola Atenas, Esparta, Korinto eta Tebas.

228 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.