Efektu egituratzaileak (azpiegiturak)


KategoriakGeografia

Efektu egituratzaileak ustez garraio-azpiegiturek lurraldean eragiten dituzten efektuak dira, garapen ekonomikoa eta sozial orekatua (egituratua) bultzatzen dutenak. Instituzio politikoetatik maiz argudiatzen diren ustezko efektu onuragarriak dira, azpiegiturak justifikatzeko. Hala ere, efektu horiek kolokan ere jarri izan dira batzuen aldetik, efektu egituratzaileak mito eta mistifikazio huts gisa hartuz. Kritika hori egiteko efektu egituratzaile horien ebidentzia enpiriko eskasa aipatu izan da (adibidez, Espainian eta Frantzian ugari dira abiadura handiko tren-sareak hainbat eskualdeetan  izan duen eragin eskasa, sare horietan dirutza inbertitu arren). Kritika teorikoak ere izan dira, efektu egituratzaileak baieztatu egiten dituzten ikerketen metodologia kritikatuz, aldaketa ekonomiko eta soziala faktore askoren interakzioaz gertatzen dela baieztatuz eta beraz hazkunde ekonomiko eta soziala garraio-azpiegitura bati esker gauzatu dela aldeztea ikuspegi sinplistatzat hartuz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, efectos estructurantes.

Erreferentziak

213 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.