Edengo lorategia


KategoriakErlijioa

Kristautasunean eta judaismoan, eta bereziki Bibliako Genesis liburuan kontatzen denaren arabera, Edengo lorategia Jainkoak Adanentzat, berak sorturiko lehen gizonarentzat alegia, jarri zuen lorategia da, zuhaitz emankorrez betea eta horregatik Lurreko Paradisua ere deitu izan zaiona. Tokia antzinako Mesopotamiako antzinako mitologietan ere agertzen da. Mitoa izan arren, aipatu izan da, Bibliak emandako informazioen arabera, Edengo lorategiaren alegiazko kokapena bat datorrela errealitatean Tigris eta Eufrates ibaiek bat egiten duen eskualdearekin, Mesopotamiako hegoaldean. Eden hitza bera sumerrerazko edin hitzetik dator, toki laua eta emankorra adierazten duena.

Kontakizunaren arabera Adan Eden lorategian bizitzen jarri zuen Jainkoak, biluzik, ase eta beharrik gabe bizi zedin. Agindu baino ez zion eman, ongiaren eta gaizkiaren zuhaitzetik ezer ez hartzeko. Sugearen tentaldian ordea, Ebak fruitua hartu zuen zuhaitz hartatik eta Adani ere eskaini. Jainkoak jakin zuen zuhaitzeko fruitua jan zutela, eta bizitzaren zuhaitzetik ere fruitua jan eta hilezin bihur ez zitezen, Edengo lorategitik kanporatu zituen.

239 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.