Ebidentzia edo nabaritasuna (Descartes)


KategoriakFilosofia

Descartesentzat, ebidentzia edo nabaritasuna egiaren oinarrizko propietatea da; ez dago, beraz, ebidentziarik gabeko egiarik, eta ebidentzia hori intuizioz baino ezin da gertatu, ideiak argitasunez eta bereizkortasunez azaltzen zaizkigunean. Beste hitzetan, ebidentzia, ideia sinpleak, guztiz egiazkoak, jasotzeko modua da, intuizioa edo gogamen hutsezko jarduna erabiliz eta informazio engainagarria ematen diguten zentzumenak baztertuz. Intuizioz jaso, ebidentzia osatzen duten eta beraz egiazkoak diren ideia argi eta bereizkor hauek dedukzioaz landuz ideia konplexuagoak lantzera helduko gara.

163 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.