Ebanjelizazioa jendartean kristau fedea hedatzea da, bereziki Itun Berria edo Ebanjelioa, non Jesus Nazaretekoaren mezua zabaltzen den. Hain zuzen, ebanjelio hitza “eu” (“εὐ”) eta“angelion” (“αγγέλιον”) hitzetatik dator, "Berri Ona" esan nahi duena, ebanjelioa hedatu beharra aldarrikatzen duena. Hedaduraz, kristau elizaren baitan kristau fedea zabaldu eta sendotzeko ekitaldi guztien multzoa da. Historian, ebanjelizazioa indarrez burutu da askotan, kristau fedea onartzen ez zutenen aurka krudelkeriaz jokatuz, hala nola Ameriketako kolonizazioan, Afrikan eta Asian.
Loturiko artikuluak
KristomonismoaKristautasunean, kristomonismoa kristo edo Jesus Nazaretekoa Jainkoaren adierazpen behinen eta bakartzat hartzen duen korronte erlijiosoa, Hirutasunaren dogmak ezarritakoaren aurka. Ekialdeko elizetatik Mendebaldeko elizei kritika da maiz, Kristoren figura…
Katekesia (definizioa)Katekesia kristau pertsona eta komunitateen artean fedea zabaldu, hezi eta sakontzeko egiten den elizako lana da, Jainkoaren Hitzari jarraiki beti. Ebanjelizazioaren jardun nagusietako bat da, beraz. Jendartean, katekesia…
Kristautasuna (kristau erlijioa)Kristautasuna edo kristau erlijioa Jesus Nazaretekoaren mezua, Kristo edo mesias moduan, jarraitzen duen erlijio monoteista abrahamdarra da. Kristau fedeak, bere aniztasunean, Jainkoak gizon egin zela, Jesus Nazaretekoarengan haragiztatua,…