Lanaren banaketa, lan banaketa edo lanaren zatiketa gizarte eta ekonomia batean egiten dira lanak gizabanakoen artean banatzeko modua da. Ekonomikoki, eraginkorrena lan horiek produktibitatearen edo trebeziaren arabera banatzea…
Émile Durkheim-entzat elkartasuna (ikus elkartasuna, terminoaren definizio orokorrari burua jakiteko) gizartea eratzeko funtsezko elementua da, elkartasun kontzeptu indibiduala (bestea laguntzeko jarrera) gainditzen duena. Kontzientzia kolektiboan oinarritzen da, balore, erritual, printzipio moral, sentimenduak eta prozedura kolektiboak biltzen dituena. Kontzientzia kolektibo horretatik elkartasuna, betiere Durkheim-en iritziz, gizarteari kohesioa edo elkarrekiko dependentzia ematen dizkion indarra da.
Definizio horretatik, Durkheim-ek bi elkartasun bereizten ditu. Alde batetik, elkartasun mekanikoa berdintasun handiko gizarteetan garatzen da, eta sinesmen, balore eta erritualetan oinarritzen da, gizartean kohesio handia sortuz, eta gizarte aurrekapitalistetako elkartasun mota nagusia da. Elkartasun organikoa berriz, lanaren zatiketaren ondoriozkoa da, eta kohesio soziala baino gehiago, interdependentzia sorraratzen du, maiz interes ekonomiko kolektiboetan oinarrituz. Elkartasun organikoa gizarte kapitalista industrialetako osagai nagusia da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.