Genero dramatikoa


KategoriakLiteratura

Genero dramatikoa bereziki antzerki eta zinemara zuzendutako literatura generoa da, bizitzaren gorabeherak, bereziki gatazkak, krisiak eta erronkak garatzen dituena. Genero dramatikoaren lanak sortzen dituen idazlea eta antzezpena zuzentzen duena dramaturgoa da, literalki dramaren langilea. Antzinako Grezian sortu zen generoa da, bereziki Sofokles, Eskilo eta Euripidesen eskutik, Antzinako Erroman berriz, Terentzio, Plauto eta Seneka izan ziren drama garatu zuten idazle nagusiak.

Aristotelesek bere Poetika lanean zehaztu zuen bezalaxe, drama bat hiru fasetan garatzen da: abiapuntua, non protagonista eta balizko antagonistak aurkezten diren, gatazkarekin batera; korapiloa, non protagonistaren borroka garatzen den, klimaxera heldu arte, eta askaera eta amaiera. Finean, dramaren helburua irakurlearengan eta bereziki ikuslearengan katarsia eragitea da, kontzientzia hartu, emozioak kanporatu eta finean bere burua hobeto ezagutu eta kontrolatzea alegia. Horretarako, funtsezko da antzezpen lan bikain bat, aktoreen eskutik, dramak erabateko sinesgarritasuna izan dezan bere antzezpenean zehar.

228 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.