Doriar zutabea (doriar ordena)


KategoriakArtea

Doriar zutabeak, Konkordiaren tenpluan. Agrigento, Italia.

Doriar zutabea edo doriar ordena ordena edo zutabe-estilo klasikoetan (doriarra, joniarra eta korintiarra) zaharrena da. Izena doriarren ethne edo herritik dator, Antzinako Greziako lau herri nagusietako bat. Doriar zutabearen ezaugarri nagusia sinpletasuna eta soiltasuna da, beste ordenetako zutabeek erakusten duten xehetasunaren eta apaindurazko aberastasunaren aldean. Hiru mailako segida batetik abiatzen da (lehenengo bi mailak estereobatoak eta hirugarrena estilobatoa deiturik); beste ordenek ez bezala, ez dauka harroinik; fustea 16-20 arteka ditu; zutabearen erdialdean atal lodiagoa dago, entasi izenekoa, multzoari harmonia ematen diona; kapitelean, ekinoa eta abakoa daude; arkitrabean ez dago apaingarririk, baina bai frisoan non metopak eta triglifoak dauden.

228 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.