Donostiako ituna


KategoriakHistoria

Donostiako Ituna Espainiako errege Alfontso XIII.aren eta haren buruzagitzapean antolatutako erregimen politikoaren aurka, eta Errepublikaren alde egiteko Donostian 1930eko abuztuan Espainiako indar errepublikazale gehienek egin zuten bileran adostutako ituna izan zen. Bilera hartan ez zuten parte hartu, ordea, Euskadiko indar politiko abertzaleek. Itunean monarkia desagerrarazi eta Errepublika ezartzeko modua eztabaidatu  eta hura indarrean jarrita Katalunian autonomia-estatutua ezarriko zela adostu zen. Ituna ez zen publiko egin, eta ez zegoen garbi Errepublika indarrean jartzeko erabiliko zen estrategia politikoa. 1930eko urrian, ordea, PSOE alderdia eta UGT  itunera bildu eta greba orokorra deitu eta altxamendu militarraren aldeko estrategia nagusitu zen. Abendurako prestaturik zegoen altxamendu militarrak porrot egin zuen, ordea, eta plebiszitutzat hartu ziren 1931ko udal hauteskundeetara arte itxaron zen Errepublika aldarrikatzeko,  1874 urtetik agintean egon ziren borboien monarkiarekin bukatu zuena.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Pacto de San Sebastián.

Ikus, gainera

240 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.