Enpresa nazionalizatua estatuak bereganatu duen enpresak dira, haien jabetza eta kontrola eskuratuz, jabetza pribatukoak izan ondoren. Ikus, sakontzeko Nazionalizazioak Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, empresas nacionalizadas.
Gizapedia
Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako eraikina Amara auzoan.
Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, gaztelaniaz Escuela Universitaria de Estudios Empresariales (EUEE) de San Sebastián, Donostian 1972 urtetik 1915ean sortutako Donostiako Merkataritza Eskola Profesionalaren jarraipen gisa jardun zuen unibertsitate zentroa izan zen, Espainiako 1970eko Hezkuntzaren Lege Orokorrak ezarri zuen bihurketari jarraiki. Zentroak 2016-2017 ikasturtera arte garatu zituen bere ikasketak, eskola EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean integratu zen arte alegia, Euskal Herriko Unibertsitateak zentroen birrantolaketarako hartutako erabaki baten ondorioz. Esan daiteke, beraz, 1915-2016 bitartean Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak Donostiako goi malako merkataritza ikasketen 101 urteko ibilbideari amaiera eman ziola. 1972tik 1977ra Eskola Valladolideko Unibertstatean egon zen integratuta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako beste unibertsitate-zentroak bezalaxe; 1977 urtetik hiru probintzietako unibersitateko ikasketak biltzen zituen Bilboko Unibertsitateko zentroa izan zen, 1980tik aurrera Euskal Herriko Unibertsitatea izena hartuko zuena.
1972 urtean abian jarri zen Eskolan garatu eta gainditu beharreko hiru urteko ikasketak bukatuta, bere ikasleek Enpresa Zientzietako Diploma titulua — Merkataritza Eskoletako Merkataritza Irakasle (Profesor Mercantil) tituluaren parekoa— eskuratzen zuten aukera ematen ziena Enpresa Zientzietako Lizentzia eskuratzeko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultateetan beste bi urteko ikasketak burutuz. Donostiako Eskolan diploma eskuratuta ikasketak jarraitu nahi zuten ikasle gehienek Biboko Sarrikoko Fakultatera joaten ziren lizentzia eskuratzera, urte askotan zehar haietako asko Bidaitxungo bus-garraioko ikasle-elkartearen bitartez eguneroko joan etorriak eginez. 1990eko hamarkadaren bukaeratik, ikasleen erreibindikazio bati men eginez, lizentzia titulurako bi urteko ikasketa gehigarriak Donostiako zentroan bertan garatzeko aukera eman zen.
Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak Merkataritza Eskolako eraikin bera izan zuen egoitza sorreratik, 1960ko hamarkadaren hasieran Jose Maria Olazabal kalean — egungo Bizkaia pasealekuan — eta ondoko Usandizaga institutu femeninoarekin, Peritu Industrialen Eskolarekin eta Institutu Politeknikoarekin batera eraiki zen ikastetxean, Amara auzoan, Pio XII plazatik gertu. Egun, eraiki hori Hizkuntza Eskola Ofizialaren egoitza da. 1994ko amaieran Euskal Herriko Unibersitateko Donostiako Ibaetako kanpuseko eraikin berrira aldatu zen, Oñati Plaza, 1 zenbakiko eraikinean. Aurreko ikasturteren bat Zorroagako Filosofia eta Psikologiako Fakultateetan ere eman zen, Amarako ikastetxean 1980ko hamarkadako erdialdetik egon zen masifikazioa arintzeko.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.