Lea Bizkaiko Kantauriko isurialdeko ibaia da. 20 kilometroko ibilgua duena Oiz menditik Kantauri itsasoraino. 82 km² -ko arroa du. Oiz mendiaren iparraldean, Munitibar inguruan jaiotzen da, eta Aulesti…
GizapediaDonostia (izen ofizialez, Donostia / San Sebastián, azken hau gaztelaniazko izena izanik) Gipuzkoako hiriburua eta hiri populatuena da, 189.866 biztanlerekin. Gipuzkoako ipar-ekialdean dago kokaturik, Kantauri itsasoko kostaldean eta Urumea ibaiaren bokalean. Mugakide ditu mendebaldean Orio, Usurbil eta Lasarte-Oria; ekialdean Pasaia, Errenteria eta Astigarraga, eta hegoaldean Hernani. Udalerriko kostaldeko eremu nagusiaz gainera, Donostiak baditu hiru barrendegi: Zubieta, Lasarte-Oria eta Usurbil artean, eta txikiagoak diren Landarbaso eta Urdaburu. Hirigunea Kontxako badia eta bertako Kontxako eta Ondarretako hondartza ikusgarrien inguruan ardazten da, bere oinetan hiriguneko Parte Zaharra biltzen duen Urgull mendiaren eta Igeldo mendiaren artean, erdian izanik Santa Klara uharte txikia. Ekialdera dagoen Ulia mendiaren eta Urumeako bokalearen artean Zurriolako hondartza dago.
Hiriari buruzko lehen aipamen historikoak Kontxako badiako Loretope muinoan zegoen Sanctum Sebastianum izeneko monastegi batekin loturik agertzen dira. XII. mendearen bukaera aldaera jaso zuen Donostiak hiri-gutuna Antso Jakituna Nafarroako erregearen eskutik, Donostia Nafarroako itsas portu nagusia bilakatzeko interesak bultzaturik. Hiru-gutunak emanten zizkion itsas merkataritzarako pribilegioek erakarrita, merkatari gaskoiak etorri ziren orduan Donostiara eta Urgull mendiaren magalean eta horren oinetan zabaltzne zen hareatzan eraiki zuten hiria. Hastapen horietan Donostiak merkataritza-harreman estuak garatu zituen Normandia, Ingalaterra eta Flandriarekin. XIII. mendearen hasieran Alfonso VIII.a Gaztelakoak Nafarroako erresuma inbaditu eta Donostiako portua konkistatu zuen, besteak beste. Gaztelako erregeak itsas-forua mantendu egin zuen. Horrela, Gaztelatik Europarako merkataritza asko handitu zen eta Donostiak oparoaldi ekonomikoa bizi izan zuen, inguruko herritarrak hirira erakarriz. XIV. mendean aurrera jarraitu zuen hazkunde ekonomikoak, baina aldi berean inguruko herriekin, hala nola Errenteria, Usurbil eta Oriorekin, gatazkak izan ziren eta azkenean herri horiek ere bere hiri-gutun propioa eskuratu zuten. XV. mendean, hiriak zuen garrantzi estrategiko eta ekonomikoagatik, Frantziak lehen aldiz erasotu zuen. Horren ondorioz, donostiar gaskoiekiko mesfidantza eta horien aurkako jazarpena hasi zen XVI. mendean. Erdi Arotik balea-ehiza ere jarduera garrantzitsua izan zen eta XVI-XVII. mendeetan Kanadako kostaldera ere zabaldu zen, Gipuzkoako eta Lapurdiko beste portu batzuetan bezala.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.