Luteranismoa Martin Lutero (1483-1546) apaiz eta teologoak bultzatu zuen Erreformaren jarraitzaileen kredo erlijiosoa da, Eliza Katolikotik aparte bide propioa jarraitu zuena XVI. mendetik. Bereziki, Alemanian, Eskandinavian eta Baltikoko…
Donatismoa mugimendu zismatiko eta heretiko purista izan zen, Erromako eliza kristauaren aurkakoa, Numidia eskualdean kokatua (gaur egungo Aljerian) IV. mendean eta V. mendearen hasieran, eliza puru eta garbia defendatu zuena, bekaturik gabeko apezpikuak buru izan behar zituen komunitate gisa. Beste eztabaida batzuen artean, zenbait gotzainen sakramentuen baliogabetasuna aldarrikatzen zuten, erromatar boterearen mendean zirelakoan. Esklusiboki baieztatzen zuten garbitasunetik lortzen zela Jainkoa, bere mugimenduari jarraitzen ez zioten guztiek Gaizkia ordezkatzen zutela aldarrikatuz. Bere izena Donato Magno mugimenduko lehen gotzain liderrarengandik dator. Agustin Hiponakoak aurre egin behar izan zien, erromatar elizaren ordezkari gisa. Bere jatorria Erromak kristauen aurka egindako jazarpenetan kokatzen da. Hauen aurrean kristau batzuk kolanorazionistak izan ziren, euren printzipioak alde batera utziz jazarpenetik babesteko, hauen aurka donatistek euren esentzialismo kristauarekin jardun zutelarik. V. mendearen hasieran bi elizen artean bi komunitateen arteko batasuna bideratzeko egindako kontzilio batek, non donatistak garaituak izan ziren, mugimenduaren gainbehera ekarri zuen, eta handik gutxira, bandaloen inbasioaren ondoren, desagertu egin zen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.