Zergapekoa edo zergaduna zergaren zama jasaten duen pertsona da. Zerga batzuetan zergadunaren ordezkoaren figura ezartzen da, zerga ordaintzearen obligazioa duen subjektu pasiboa alegia, zergadunaren ordez zerga obligazioa burutu…
Kontabilitatean, doikuntzak edo doiketak ekitaldi bakoitzaren amaieran enpresak sarrerak eta gastuak, aktiboak eta pasiboak, behar bezala zenbatu edo aldizkakotzeko egiten dituen zuzenketak dira. Doiketa arruntenak ibilgetuaren amortizazioarekin, aktibo eta pasiboen errebalorizazio edo balio-gehitzearekin (merkatuko balioa hnaditu delako adibidez), izakinen erregularizazioarekin (lermak edo gutxiketak behar bezala jasotzeko, sarrerak eta irteerak zenbatu ondoren) eta zorren birsailkapenarekin (epe luzetik epe laburrera, edota kobratu ezinezko zorrak ezabatuz aktibotik) dute zerikusirik. Doiketa horiek emaitzen kontura doaz, galera edo irabazi moduan, doiketak balio-galera edo irabazia ekarri dutenaren arabera.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ajustes contables.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.