Geopolitikan, disuasioa (aditza, disuaditu) estatu batek indarra edo bestelako presio neurriak erabiliko dituela esplizituki edo inplizituki beste estatu antagonista batzuei egiten dien mehatxua da, beste estatu haiek haien aurka indarra erabiliko ez dutela prebenitzeko. Disuaditzea beraz, zerbait ez egiteko mehatxu batez ohartaraztea da. Historian, disuasioa bereziki Gerra Hotzean erabili zen, bloke komunista zein Mendebaldeko blokeak arma nuklearren suntsitze-ahalmen izugarria baliatu zutenean beste blokearen balizko erasoei buruz disuaditu edo ohartarazteko.
Disuasio terminoa beste testuinguru batzuetan ere erabiltzen da: adibidez, tabakoaren prezioa igotzen da erretzaileak erretzetik disuaditzeko, edo aparkalekuak hirietatik kanpo jarri, autoak hirira sartzetik disuaditzeko.
Loturiko artikuluak
TransfugismoaTransfugismo terminoa politikariek indibidualki euren alderdiko politikoarekiko atxikimendua hautsi eta oposizio politikoaren alde jarduteko fenomenoa adierazten du. Horrela jarduten duten politikariei transfuga edo iheslari deitzen zaie. Transfugismo politikoa…
Distentsioa (geopolitika, diplomazia)Politika, geopolitikan eta diplomazian, distentsioa gatazka batean gertatzen den barealdi edo etana, negoziazio eta konponketarako bidea zabalduz. Beste hizkuntzetan: ingelesez, détente; gaztelaniaz, distensión.
Geopolitika (definizioa)Geopolitika estatuek lurraldeetan, haietako baliabideetan eta bertako populazioetan bilatzen dituzten eragina, kontrola eta menpekotasuna lortze aldera garatzen den politika da, politika horren ondorioz beste estatuekin sorrarazten diren lehiak…