Anisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…

Distopia munduari, gizarteari edo sistema soziopolitiko bati buruzko irudipen itogarri eta zapaltzailea da, utopiaren guztiz aurkakoa. Halaber, horrelako mundu, gizarte edo sistema guztiz negatibo baten baten irudikapen teoriko edo fikziozkoa ere izan daiteke, maiz eleberri edo film moduan irudikatuta. Horrela, distopikoak dira sistema totalitarioak, non diktadura nagusitu egiten den eta kontrol sozial ideologikoa erabatekoa den, eta giza bizitza duina baliogabetu egiten den.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.