Michen Foucaulten hitzetan, dispositiboa (jatorrian, dispositif, frantsesez) diskurtso, erakunde, arau eta lege, enuntziatu eta beste proposizioen multzo heterogeneoa da, funtzio estrategiko jakina duena gizarteko arlo batean, alegia indar harremanak erregulatu eta zuzendu, agintaritzaren mugak gaindituz boterea sendotzeko ezartzen dena. Dispositiboak dira baita ere elementu arkitektoniko eta urbanistikoak, finean gauzak egiteko modu bat ezartzen dutenak. Dispositiboen adibideak dira, besteka beste, hezkuntza sistema, ikerketa zientifikoaren arloa, eta laguntza sozialen arloa. Egitura guztiz sarkorra da, bizitza indibidualetan nahiz maila globalean; hori dela eta, haietatik ihes egitea gero eta zailagoa, eta horregatik hain zuzen jotzen da premiazkotzat horiei lehenbailehen aurre egitea, haien benetako izaera eta funtzio ezkutua agerian utziz.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Ontologia eta ontologikoaOntologia (antzinako grezierazko tin ὤν , ôn, ontos, « dena » eta λόγος , logos, «hizkuntza, pentsamendua», hitzetatik) izateari eta existentziari buruzko pentsamendua da, bereziki errealitatearen eremuetan hauteman daitezkeen egitura, objektu, propietate, gertaera, prozesu eta horien arteko loturei…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek utopikoak direla esaten…
Hirugarren adinaArtikulu honek hirugarren adinaren kontzeptuaren ikuspuntu kritikoa agertzen du. Hirugarren adina edo zahartzaroa agure eta adinduei ezartzen zaien adin-markatzailea da, agureak modu kolektibo eta orokorrean erabiltzen den kategoria eta…