Psikologian, disoziazioa subjektu baten gogamenaren atalen artean, hautemandako errealitatearen, oroimenaren, portaeraren, emozioen eta sentimenduen artean, gertatzen den banantzea edo bereizketa da, beraien artean loturarik ez dagoenean. Adibidez, disoziazioa dago liburua irakurtzen ari naizela, irakurtzen ari naizenari arreta jarri ez eta beste zerbaitekin pentsatzen dudanean, edota horretarako motibo garbirik gabe, tristura eta atsekabea sentitzen direnan. Nahasmendu disoziatiboak unekoak eta arinak izan daitezke, baina nahasmendu disoziatibo larrien sintoma ere bai, hala nola despertsonalizazioa, desrealizazioa eta amnesia disoziatiboa. Disoziazioaren kausak anitzak dira, baina horien artean bizitako trauma larriak izan daitezke, horien ondorioz eta moldaerazko erantzun moduan, subjektuak emoziorik ez erakustea erabakitzen duen.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Nahasmendu bipolarraNahasmendu bipolarra (ikus baita, psikosi maniako depresiboa) gogo-aldartean alde batetik tristura eta apatia (depresioa), eta bestetik bizitasun eta euforia txandakatzen dituen nahasmendu mentala da, aldarte batetik bestera bat-batean eta modu…
Ziklotimia eta ziklotimikoakZiklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…
Datuen anonimizazioa eta disoziazioaDatuen anonimizazioa eta disoziazioa datu pertsonalak pertsona jakin batengandik guztiz bereizteko prozesuak dira, datu horiek zein pertsonari dagozkion jakiteko modurik izan ez dadin, pertsonaren pribatutasuna zaintzearren. Prozesu horiek…