Zuzenbide administratiboan, diskrezionalitatea, diskrezionaltasuna edo ahal, ahalmen edo botere diskrezionala (ingelesez, discretion) administrazio publikoko eragileek (epaileek, agintariek, ...) egoera jakin batean aukera anitzen artean erabakiak hartu eta horiek aurrera eramateko duten ahalmena da, beti ere ahalmen hori era arrazoituan burutzen bada, arbitrariotasunean ez jaustearren.
Loturiko artikuluak
Legalitatea (legalitate-printzipioa)Legalitatea edo legezkotasuna legeak betetzea eta legeak betez burutzen den guztia da. Legalitate-printzipioak edo legezkotasun-printzipioak, zuzenbide-estatu batean guztiek, gizabanakoek nahiz estatuak berak, legeak ezarritakoaren arabera jokatu behar dutela…
-
Arbitrariotasuna (arbitrarietatea)Ekintza edo erabaki bat arbitrarioa dela esaten da arrazoitik at hartu denean, taxuzko irizpide edo printzipiorik gabe eta nahieran. Testuinguru zehatzetan ere erabiltzen den terminoa da; zuzenbidean, adibidez,…